2011-03-31

146. pasartea

Beraz, senarra Danielitorekin hitz egitera bidali zuen, horrela esaten baitzioten Daniel Zabalegiri, mesedez jende hura gainetik kentzeko eskatzera, eta Solanak, tailerrean, emaztearen aurkikuntza eta kezka ulergarrien berri eman ondoren —”badakik emakumeak nola jartzen diren” eta gisa horretako arrazoiak emanez ziur asko— hark arrapostu, ez zutela kezkatu beharrik, ez baitzituzten harrapatuko, eta harrapatuko balituzte ere, militante batek nahiago izaten duela hil, babestu duena salatu baino. Gainera, okerrena gertaturik ere, beroriek ez zuten zertaz arduratu, argi baitzegoen zer esan behar zuten, eta oso poliki hitz egin zion, hitz bakoitza zehazki gogoan hartzea nahi izan balu bezala: berak, Daniel Zabalegik behartu zituela bi haiek etxean hartzera, berei edo sendiko beste norbaiti zerbait gerta zekiekeelako mehatxupean.
FRANCISCO SOLANA ARAMENDI nacido en A (Guipúzcoa) el 4 de Marzo de 1941 hijo de Francisco y Candelaria casado con Milagros JACA CORTA vecino de la villa con domicilio en el G/ Juan XXIII número 25-1º.
El informado reside en la localidad desde su nacimiento hasta el día de la fecha ha venido observando buena conducta moral careciendo de antecedentes delictivos de caracter común.
Políticamente es de ideología nacionalista vasco-separatista desafecto a los principios del movimiento nacional y clasificado de peligroso político. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario