2011-03-31

141. pasartea

Soy la hija del general Costa, de las casas del acantilado.
Mucho gusto, señora, sargento Gregorio Márquez, de la 227 comandancia —berriro ere bi hatzez trikornioaren ertza ukitzen zuela—. Se trataba de una comprobación rutinaria... comprenderá usted, con domicilio en San Sebastián y andando por el acantilado a estas horas... —erabat nahasturik ageri zen, eta kostata lotzen zituen hi­tzak, esaten zuen bakoitza azkena izatea desiratuko bailuen.
Aunque es vasco, no es mala persona —eta eskutik helduz, goardia zibilen artetik atera zuen.
Pues nada, perdone las molestias —esan zion sarjentuak, hitz egiten zuen bakoitzean bezala bi hatzez trikornioaren ertza ukituz. Bere “buenas noches” beroa, Susanaren “venga, vámonos” zakarrarekin gurutzatu zen.
Motorra martxan zegoen, eta irratia ere bai. Atzeraka egin zuen biratzeko maniobra, eta fokuek harkaitz gaineko pinuak argitu zituzten.
Ordulari japoniarraren alarmak partearen sintoniarekin bat egin zuen zehazki. “Señales horarias”. Pare bat ordukoa izan zen abentura.
“Detención de un comando de ETA por fuerzas de la guardia civil”, zioen lokutorearen ahots harroak. “Informa desde San Sebastián, Ismael González Pellicer”.
Susanak, beti bezala, bolante gainean makurturik gidatzen zuen. Gehiago makurtu zen irratia itzaltzeko.
Por hoy ya va bien de detenciones, no te parece?
Ez zion erantzun eta ez zion itzaltzerik eragotzi. Eserlekuan etzan zen, eta leihatilara alboratu zuen burua, itsaso barearen azal zilarreztatuaren bila. “Seguru han euria ari duela” esan zuen berekiko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario