2011-03-29

272. pasartea

Jela bezain hotz zegoen galtzetan zakilaren tentetasuna haztatzera barneratu zitzaion eskua. Azokan frutaren heldutasuna egiaztatzea bezalakoa iruditu zitzaion hura. Gero, Juliak indarrez heldu zion errotik, soinean erantzi gabe utzitako bragen ertzetik gidatzeko. Mina ematen ziola esateko gogoa sentitu zuen, baina ez zion esan. Ez zuten hitzik egin. Ia ez zuten elkar ukitu. Julia sabel parean bi eskuez eusten zion gabardinaren azpian gorderiko izterren eraginez mugitzen zen, gora-behera mantsoan. Berak besoak jaso zituen Julia gerritik hartzeko, gabardinaz libratu eta haren gorputza bereganatzeko beharbada, baina airean zintzilik utzi zituen, esku banatan paper orri bati eusten ziola konturatzean.
Eskuetan edukitzeaz harriturik bezala geratu zen paper haiei so, erortzen uzteko gai ez zela. Beso-zabalik, beraz, burua alde batetik bestera txandaka jiratuz, esku bakoitzean zeuzkan paperak ikusteaz miretsirik bezala. Ongi ezagutzen zituen, haatik.
Eskuinekoa Marietta baten erretratua da, erregela baten bost zentimetroko zatiaren ondoan, neurria adierazteko. Eta oinean testu labur bat:
NUMERO UNO.- Fotografía de conjunto, a dos quintos de su tamaño natural, de la pistola ametralladora marca Mac-11. calibre 380 americano (9 corto español) SMG, número 3-4 002156, con cargador, silenciador y culatín extendido.
Arma utilizada en el asesinato del cabo D. Gregorio Losada.1

No hay comentarios:

Publicar un comentario