2011-03-29

258. pasartea

Ez zuen besterik egin. Behin, armairua zabalduz, sabel hutsa erreko zion Fundador botila laurdena edan zuen, tragoz. Beste behin, Arantzazuko egutegiaren orria kentzera altxatu zen. Pernandoren pasarte bati zegokion —”nola du izena txakurrak? Pitxita. Kakik egiten al du ipurdia itxita?”—, beharbada euskal literatura eta errealitatea banatzen dituen leizea adierazteko asmoz. Gero, azkenean, ihintzaren freskotasuna eta mendafinaren urrina dastatzeko leihora hurbilduko denean, linternen argiak eta goardia zibilen itzalak sumatuko ditu artadian.
Goizeko laurak ziren. Ordu horren egiatasuna, Daniel Zabalegik berak izenpetu zuen arakatze agiriak ematen du. Acta de entrada y registro izenburuko dokumentuan, Daniel Zabalegiren datu pertsonalez gain, bi lekukoren izen-deiturak, ogibidea eta helbidea betetzeko lekuan, “renuncia” azaltzen da, letra larriz idatzirik; hurrengo lerroan, inprentaz, “habiendo dado el siguiente resultado”, eta ondoren, eskuz, letra dotorez, “dos Zutik los números cuarenta y siete y cuarenta y ocho de mil novecientos setenta y cuatro, un folio en castellano y vascuence titulado A los trabajadores de Azcoitia y cuatro folios grapados con el título Situación de la cárcel de Martutene, Conflictos en la prisión de Zaragoza, denuncia de familiares de presos políticos”. Amaitzeko, inprentaz berriro, “y una vez que fue leída por todos la firma en prueba de conformidad de lo que como secretario CERTIFICO1”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario